Uztailean zehar herriko hainbat gune garbitu ziren: Krutxaltea iturriaren ingurua, Irigoineko larraina…

Uztarrozek azken urte hauetan, tradizioari jarraituz, hainbat lan egin ditu auzolanaz baliatuz, hau da, lan komunitarioaz. Auzotarrek oso jarrera ona dute elkarrekin lan egiteko.
Aurten, beti bezala etxe gehienak irekitzen diren datak aprobetxatuz, uztailaz ari gara, herriko hainbat gune garbitu ditugu. Zehazki, honako hauek izan dira: Krutxaltea iturriaren ingurua, Irigoineko larraina eta iaz garbitu gabe geratu zen bideren bat edo beste.
Ohi bezala, jende asko etorri zen, herriko ia etxe guztietatik, tresna ezberdinez hornituta: sasi-garbitzeko makinak, motozerrak, inausteko guraizeak, talabardak… Hainbat arrazoi direla medio joan ezin denak konpentsazio ekonomikoa ematen dio udalari.
Eguna giro ezin hobearekin igaro zen eta, ohi bezala, udalak prestatutako hamaiketako on batekin amaitu zen.

Ayuntamiento de Uztarroz-Uztarrozeko Aiza Bulgua
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena izan dezazun. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean cookieak ezagutzea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.

Pribatutasun politika | Cookien politika