Pasa den agorrilaren 23an AUZOLANA izan genuen Uztarrozen.

40 bat lagun bildu ginen herri lan desberdinak egiteko:

– Krutxaltea iturria garbitzea

– Ekiako, San Juanerako eta “vacias”-etatik “la cruz”-erako mendi-bideak garbitzea

– “Kalleja” deituriko herriko kalearen txukuntzea

– Barandak eta eskudelak margotzea

– Irigoineko karretila garbitzea eta urarentzako goma biltzea

Auzolanean ibili ginen goizeko 9tatik eguerdiko ordu bata arte eta lan giro atsegina izan genuen talde eta txoko desberdinetan.

Amaitzeko aperitiba txiki bat izan genuen.

Esker mila parte hartutako guztiei eta baita ekonomikoki ekimena lagundu zuten bizilagunei ere!

 

Ayuntamiento de Uztarroz-Uztarrozeko Aiza Bulgua
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena izan dezazun. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean cookieak ezagutzea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.

Pribatutasun politika | Cookien politika