Geografia
Uztarroze Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian kokatua. Zangozako merindadean eta Pirinioetako eskualdean dago, Iruñetik 111,1 kilometrora. Erronkaribarko zazpi hirietako bat da, eta 1846tik udalerri independentea da. 2023an 151 biztanle zituen erroldan. Bertako biztanleei uztarroztarrak esaten zaie.
Erronkaribarko herririk garaiena eta iparralderen dagoena da. Mugartea 806 eta 1.921 metro arteko altitudean dago eta 58,19 km²-ko azalera du. Iparraldean Larraine eta Otsagabia ditu muga, ekialdean Izaba, Erronkari eta Urzainki; hegoaldean Bidankoze eta mendebaldean Ezkaroze.
Ia hirigune osoa ibaiaren eskuinaldean dago, eta bi zubi ditu errekaren alde batetik bestera gurutzatzeko. Erdialdea muino baten magalean zabaltzen da, erdian Dona Grazi eliza duela. Erronkariar herri tipikoa, kale harriztatuak eta etxeen arkitektura berezia -lau isurkiko teilatua eta harrizko horma lodiak- kontserbatu dituena.
Bere biztanleei uztarroztarrak esaten zaie.