Logotipo del Ayuntamiento de Uztarroz
  • Udala
    • Izapideak
    • Aktak
    • Ordenantzak
    • ERIN. Udal Plan Estrategikoa
    • Udal Plan Orokorra
    • Europako funtsak
  • Herria
    • Geografia
    • Klima, flora eta fauna
    • Historia
    • Uskara
    • Xeiak eta ospakizunak
    • ……
    • Herriko zerbitzuak
    • Ibarreko zerbitzuak
  • Albisteak
  • Bandoak eta oharrak
  • Egoitza elektronikoa
  • + informazioa
  • ✱ [ESP]

Herriko zerbitzuak

Kontsultategi medikoa

Kontsultategi medikoa

Herriko plazan dago. Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da 948 893 366/34 948 893 444 telefonora deituta (goizez bakarrik). Gainerako orduetan deitu Nafarroako Larrialdietako 112 telefonora, Izabako osasun-etxera.

Uztarrozeko ibai igerilekua

Ibai-igerilekua

Garilean eta agorrilean Zabalea zubiaren azpian presa bat jartzen da bainatzeko gune eder bat sortuz. Osasun Departamentuaren analisien arabera, kalitate handiko ura izaten da.

Uztarrozeko pilotalekua, parkea eta komunak

Pilotalekua, haur-parkea eta komunak

  • Pilotalekua: zabalik dago eta argiak modu honetan funtzionatzen du:

DOAKO TARTEAK (soilik programatutako ordutegian piztuko da argia):
Ordutegiak:
Azaroaren 1etik martxoaren 30era: 18:00tatik 20:00tara
Apirilaren 1etik maiatzaren 30era: 20:00tatik 21:00tara
Abuztuaren 15etik urriaren 30ra: 20:00tatik 21:00tara
– Ordutegi hauetan frontoia erabiltzeko lehentasuna adin txikikoek izango dute, 2 ordu jarraian direnean lehen orduan soilik izango dute lehentasuna.
– Ordutegi hauetan argia pizteko sakatu botoi berdea, itzaltzeko sakatu gorria. Mesedez, izan arduratsua eta joaterakoan argia itzali.

ORDAINDUZ:
Ordutegi horietatik kanpo, argia ordu batez izateko 4€ ordaindu beharko dira.
Sartu kutxan 1€ko 4 txanpon bata bestearen jarraian (ezin dira 10 segundu baino gehiago pasa
txanpon batetik bestera eta soilik 1€ko txanponak).

Gozatu eta arduratu espazio partekatu honetaz!

 

  • Haur-parkea: pilotalekuaren ondoan dago eta haurrak jolasteko zenbait elementu ditu.

 

  • Komunak: pilotalekuaren ondoan daude, zabalik daude.
Kanpalekua

Kanpalekua

Herritik 2 kilometrora, Otsagabirako noranzkoan, Urona alderdia dago. Bertan iturri bat eta zenbait askaldegi daude, atseden hartzeko leku ezin hobea. Ondoan, mendian sartuta, libreki kanpatzeko 3 zelai daude. Kanpalekuak 2 dutxa eta 2 bainugela ditu, horiek erabili ahal izateko Udalarekin harremanetan jarri behar da.

Uztarrozeko udaletxea

“Egoiargu” erabilera anitzetako aretoa

Udaletxeko sotoan dago. Areto zabala da, sukaldearekin eta bainugelarekin. Erantsirik, aretoa erabiltzeko araudia.

ERABILERA ARAUAK

Urona

Uronako eta Mintxateko askaldegiak

Lehenengoa Otsagabirako noranzkoan 2 kilometrora dago, eta bigarrena Izabako noranzkoan 2 kilometrora. Biek barbakoa, mahaiak, paperontziak eta ura dituzte.

SLNA-71

Bidexkak

Herrian 2 bidexka homologatu daude, Erronkaribarko Bidexken Sarearen barruan.

  • SL®-NA 71. Uztarrozeko txokoak
  • GR®321. Errege Bidea. 3. Bide-adarra. Izaba-Uztarroze

 

Xabalkoa

BTT ibilbideak

Ibarreko gainerako herri guztietan bezala, Uztarrozek 2 BTT ibilbide ditu: 

  • Punta Luno: https://www.esquilarrabelagua.com/eu/ibilbideak/xabalkoa/
  • Xabalkoa: https://www.esquilarrabelagua.com/rutas/xabalkoa/

 

Ehiza eta onddo barrutiak

Nafarroan baimendutako barrutietan bakarrik ehizatu daiteke, inoiz ez eremu libreetan. Uztarrozeko ehiza-barrutiak 10431 matrikula du eta Crucheta herriko ehiztarien elkarteak kudeatzen du.
Onddo-barrutiari dagokionez, udal-ordenantzak arautzen du.

Autobusaren ordutegia

Autobusaren ordutegia

2024/09/24

Uztarroze-Iruñea autobusa

Garraioa Alsa konpainiak egiten du.
Ordutegia: astelehenetik ortzilarera, 09:30ean Uztarrozetik irten eta 17:00etan Iruñetik itzuli. Larunbatetan, irteera 07:00etan eta itzulera 15:00etan.
Ibilbidea: Uztarroze, Izaba, Urzainki, Erronkari, Garde, Burgi, Salvatierra de Esca, Sigüés, Venta Carrica, Esco, Tiermas, Exa, Xabier, Zangoza, Iruña

Uztarroze

Taberna, okindegia, elkarteak eta ostatuak

  • Royé taberna: Herriko plazan.
  • Espandoia okindegia. Bezperan enkargatu behar da.
  • Elkarteak: Zuberrieta (zuberrieta@gmail.com)
  • Ostatuak:
    • Allurkos apartamentuak: http://www.allurkos.com/
    • El mirador de mi abuela: https://www.elmiradordemiabuela.com/
    • Pedroixko: https://www.turismovallederoncal.com/listing-item/pedroixko-etxea/
    • Kabila: https://www.turismovallederoncal.com/listing-item/casa-rural-kabila/

Escudo uztarroz
Ayuntamiento de Uztarroz-Uztarrozeko Aiza Bulgua
T. 948 89 30 15 | Barrio Zabalea, 8 | 31418 | Uztárroz-Uztarroze

  • Lege oharra
  • Cookien politika
  • Pribatutasun politika
  • Datu pertsonalen tratamendua
  • Iruzurraren aurkako plana

Cookieak erabiltzen ari gara gure webgunean esperientziarik onena eskaintzeko.

You can find out more about which cookies we are using or switch them off in .

Ayuntamiento de Uztarroz-Uztarrozeko Aiza Bulgua
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena izan dezazun. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean cookieak ezagutzea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.

Pribatutasun politika | Cookien politika

Behar-beharrezkoak diren cookieak

Behar-beharrezkoa den cookiea uneoro gaitu behar da, cookieak konfiguratzeko zure lehentasunak gorde ahal izateko.

Hauek dira cookie horiek:

Erabiltzaile-saioa
Hizkuntza aukeraketa
Segurtasuna
Cookieak onartzea

Analytics

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola zenbat bisitari sartzen diren gunean eta orri ezagunenak.

Cookie hau gaituta mantentzeak gure webgunea hobetzen laguntzen digu.