Historia

Artzaia

Transhumantzia

Udaberri eta udazken guztietan, milaka ardi erronkariarrek, artzainen zaintzapean eta familiaren eta txakurren laguntzaz, erronkariarren altxonbidea ibiltzen dute, udan ibarreko bortuetara eta neguan Bardeetara iristeko. Artzainek ezagutza handia dute lurren eta baliabideen kudeaketari, animalien hazkuntzari edo elikagaien edo objektuen ekoizpenarekin lotutako artisautzari buruz. Hori dela eta, transhumantzia abeltzaintza-mota jasangarri eta eraginkorrenetako bat da; izan ere, gizakiaren, abereen eta ekosistemen arteko harreman bat eratu du oreka ekologikoan eta mendeetan garatu den eredu sozioekonomikoan oinarrituta.
Gaur egun, Uztarrozen bi artzain transhumante daude.

Ainariak-espartingileak Maulen

Ainariak

XIX. mendearen bigarren erdialdetik aurrera, emakume erronkariar askok, zaraitzuarrek eta ansotarrek bezala, Pirinioak zeharkatzen zituzten urtero, Maulera (Xiberoa) iritsi eta neguan espartin lantegietan beharren aritzeko. Bidea gogorra zen, lana ere bai.
Maulen hainbaten artean etxeak alokatzen zituzten, eta hango jendearekin (e)uskaraz egiten zuten, bi euskalkiak oso antzekoak baitziren. Lantegietan bakoitzak lan zehatz bat egiten zuen: oihalak jostea, sokak jartzea…
Ainariak izena eman zitzaien udazkenean herritik joan eta udaberrian itzultzen baitziren, hegaztiak bezala.

ttun ttun

Ttun-ttun

Ibarreko dantza tradizionala da. Oso jarduera kolektibo eta sozial garrantzitsua zen. Dantza korroan egiten da, xirularen eta salterioaren (“ttun-ttun”) doinuak lagun. Bere garaian Izabako eta Uztarrozeko ttun-ttun dantzak berreskuratu ziren, eta gaur egun plaza gehienetan dantzatzen dira.

Erronkariko-jantziak

Jantziak

Ibarreko jantzi tradizionalak oso ikusgarriak dira, erronkariar nortasun sendoaren erakusgarri. Gaur egun ospakizunetan erabiltzen dira. Zenbait mota daude: ezkonduarena, ezkongabearena, agintariarena… 2024ko uztailaren 13an, Hiru Behien Zergan estreinatu zen emakumezko agintariaren jantzia, orain arte ez zegoena.

La Kukula nº73 (2024)

Hiru Behien Zerga

Hiru Behien Zerga

Uztailaren 13an, erronkariarrek, bearnotarrekin batera, zeremonia bat egiten dute San Martin Harrian, Ernaz lepoan. Europan indarrean dagoen itunik zaharrena da, noiztik egiten den jakin ez arren. Ekitaldi horretan, bearnotarrek ilaje eta adaje berdinekoak diren bi urte baino gutxiagoko hiru behi ematen dizkiete Uztarroze, Izaba, Garde eta Urzainki hiribilduei. Entregatu aurretik, bi aldeetako herri bakoitzeko ordezkariek, bi ibarrak tartekatuz, esku bana jartzen dute San Martin harrian, eta hiru aldiz esaten dute “Pax avant” (aurrerantzean bakea). Ibar bakoitzeko bi zaintzaile ere izendatzen dira bortuak zaintzeko, bearnotarrei baimena ematen baitzaie Erronkaribarko zenbait larretan bazkatzeko.
Zeremoniaren jatorria ez dago argi, baina jakina da 1375ean Anso ibarrak bitartekari lanak egin behar izan zituela bi ibarren arteko gerra baten ondorioz, eta lagundu zuela gaur egun arte iraun duen bake-hitzarmen berri bat sinatzen. 1375eko akordio hartan jasota dago zerga lehenagotik ordaintzen ari zela.
Zergaren kausari dagokienez, historialari batzuek diote gerra zerga bat zela, eta ez ura eta larreak erabiltzeagatik ordaindu beharreko zerga bat, azken aldian okerki zabaldu den bezala.

 

Almadia zaharra Uztarrozeko errotan-Mintxate

Zura-almadiak

Uztarroze menditsua da eta lan egiteko moduko baso ezin hobeak ditu. Beti egon da lan handia sektore honetan. Herrira leku askotako egurketariak etortzen ziren mendian lan egin eta egurra almadietan ibaian behera eramatera. Aspaldi diru-iturri nagusietako bat izan bazen ere, gaur egun ez da hain garrantzitsua.

 

Obaba

Filmen herria

Uztarrozen 4 film filmatu dira. Lehenbizikoa talde japoniar batek egindako lan antropologiko bat izan zen eta Ken Ogata aktore ospetsua izan zuen protagonista, “Nayaramako balada” bezalako film entzutetsuetan parte hartu zuena. Ondoren, Montxo Armendarizen “Obaba”, Marina Sereseskyk zuzendutako “Lo nunca visto” eta Marina Lameiroren “Krutxalteatik Uronarat” etorri ziren, azken hori herritarren laguntzaz egindakoa.

Lo nunca visto Krutxalteatik Uronarat

Jone Alastuey

Lehen emakume batzordeburua

2019tik 2021era bitartean, Jone Alastuey Garcia Uztarrozeko alkatea Erronkaribarko Batzorde Nagusiko lehen emakume batzordeburua izan zen.

 

 

Organoa

Elizako organoa

Nafarroako organo barrokorik onentzat jotzen da, hoditeria paregabeari eta kaxa barroko ikusgarriari esker. Matias Rueda y Mañero maisu organogile iruindarrak egin zuen 1738an, eta berak egindako organoetatik aldaketarik egin gabe iraun duen bakarra da. Duela gutxi zaharberritu ondoren, gaur egungo kontserbazio egoera bikaina da.

 

 

Ayuntamiento de Uztarroz-Uztarrozeko Aiza Bulgua
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena izan dezazun. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean cookieak ezagutzea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.

Pribatutasun politika | Cookien politika