Uskara

Fidela Bernat Aracues

1869an Luis Luziano Bonapartek egin zuen euskalkien sailkapen ezagunean xibereraren barruan sartu zituen ibarreko euskararen hizkerak, euskalki horren baitan agertzen den Pirinioetako hegoaldeko ibar bakarra.

Mendetan hizkuntza nagusia izan zen, baina XX. mendearen hasieratik gaztelania ibarrean hedatzen joan zen, eta diktadura frankistak ezarritako debekuak ere ez zuen lagundu bere transmisioan.

1991n azken jatorrizko uskaraduna hil zen, Fidela Bernat Aracues. Ordutik, erronkarierak hainbat lagun erakarri ditu, batzuek ikasi ere egin dute, baina erabiltzen diren hitz solte batzuk kenduta akademiarako/filologoentzat geratu da funtsean.

Gaur egun euskara batua da ibarrean hitz egiten den aldaera, eta bost biztanletik bat euskalduna da.

Ayuntamiento de Uztarroz-Uztarrozeko Aiza Bulgua
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena izan dezazun. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean cookieak ezagutzea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.

Pribatutasun politika | Cookien politika