ERIN. Udal Plan Estrategikoa
“Erin. Elkarrekin erein. Sembrando juntas y juntos”
Begirada datozen 5 urtean pausatuta, Uztarrozeko Udalak Udal Plan Estrategiko berri baten formulazioa bultzatu du.
“ERIN. Elkarrekin erein. Sembrando juntas y juntos”. Horra proiektuari eman nahi izan diogun izena. Erin erronkarieraz erein da. Horrela, hitz horren bidez, Uztarrozeko bizilagunen lana hartu nahi izan dugu aintzat. Izan ere, bakoitzak pixka bat emanez eta, elkarlanari esker, guk nahi dugun etorkizunaren hazia ernamuinduko da, eta herria nahiz prozesua arrakastatsuak izanen dira.
Plana edukiz betetzea bizilagunekin batera egindako prozesuaren emaitza izan da, hainbat hilabetez aritu baitira lanean bai herriari buruzko diagnosian, bai gure Udala datozen urteotan gidatuko duen bide-orri honen prestaketan.
Prozesuan, guztiok eskaini dugu gure denbora, guztiok egin dugu ahalegina, ideia mota anitx bateratu ditugu, guztion arteko pentsamendua jarri dugu guztion ongiaren zerbitzuan eta une atseginak ere bizi izan ditugu elkarrekin. Bada, orain, Udalak eta denon arteko ondasunek badute herriak berak zehaztutako bide-orri bat. Gure esku dago, beraz, huraxe gauzatzea.
Zorionak Uztarroze!
Udalbatza / Ekiderra Udal taldea
