IRAILAREN 10etik 13ra, ARTEZ BETEKO DUGU GURE IBARRA, BADATOR BARATXINTO FEST JAIALDIA, ETA AURTEN ERE IKUSKIZUNAK IZANGO DITUGU GURE HERRIAN!
Uztarroze, Errokari, Bidankoze eta Burgiko udalok, Erronkari Ibarreko artisten laguntzarekin, Baratxinto Festaren edizio berri bat antolatu genuen aurten ere.
Oraingoan clowna, musika, zirkua, dantza, antzerkia, hitzaldi filosofikoak eta jarduera ugari izango ditugu gure bailaran.
Gogoratu, urtero bezala, larunbatean Baratxinto bazkaria izango dugula, eman izena! eta ondoren, gure ibarreko artista handien txanda izango da, anima zaitez eta zatoz mikro irekian zure gaitasunak eta artea partekatzera!!!
Jaialdi hau Nafarroako Gobernuak “Pirinioetako toki entitateentzako dirulaguntza, Pirinioetako Planari lotutako ekintzak garatzeko” finantziaketari eta udalen ekarpenari esker antolatzen da.
Gozatu ahal izatea espero dugu!!




