BILERA DATAREN ALDAKETA!! ABENDUAREN 9RA, 11.30tan.
Dokumentu teknikoak dira, udalarenak edo udalaz gaindikoak, eta ondasun higiezin bakoitzari balio bat emateko metodo eta parametro teknikoak ezartzea dute helburu
2023an, Uztarrozeko Udalak balioespen-ponentzia berria onartu zuen. Balioespen-ponentzia dokumentu teknikoak dira, udalarenak edo udalaz gaindikoak, eta ondasun higiezin bakoitzari balio bat emateko metodo eta parametro teknikoak ezartzea dute helburu.
Hurbileneko praktikan, horrek batez ere hiri- eta landa-kontribuzioan eragiten digu, 2024. urtean izango baititu ondorioak.
Ponentzia azaltzeko, Tracasako teknikari bat etorriko da, hura idazteko ardura duen enpresakoa hain zuzen ere, eta ditugun zalantza guztiei erantzungo die. Abenduaren 9an izango da, 11:30ean. Bilera baino lehen, gutun bat iritsiko zaigu gure etxeetara, gure kontribuzio berria eta gure jabetzek ponentziaren arabera izango duten balio berria adieraziz.
Bileran elkartuko gara.