Taberna-jatetxe, denda eta aterpetxe gisa erabiliko da, eta pisu txiki bat egokituko da zerbitzuaz arduratzen dutenentzat
Herriarekin egindako azken bileretan balioetsi zen bezala, zerbitzu komunitarioa ekarriko duen denda, jatetxea, lokal soziala… sortzea egokia da herriarentzat eta bere gizarte-ehunarentzat.
Horregatik, udalak Surio etxea erostea erabaki zuen, proiektu hori gauzatzeko.
Asko negoziatu ostean, eta pirinioetako planaren dirulaguntza lortzeko lan egin ondoren, Udalak Surio etxea erosi du 60.000 euroan, eta 56.025 euroko dirulaguntza jaso da (Nafar Gobernua – Lurralde Kohesioa).
Asmoa da espazio sozial bat sortzea: taberna-jatetxearekin, dendarekin eta goiko solairuetan aterpearekin. Gainera, pisu txiki bat ere egingo da zerbitzua zuzentzen duten pertsonentzat. Dirulaguntza jasotzeko, gutxienez azken etxebizitza hori 2025eko urria baino lehen egingo zela proiektatu behar izan zen. Beraz, datorren urtean obra hori egin beharko da, eta horretarako finantzaketa bilatu.
Udalak ilusio handiz, eta herriarentzat ona ekarriko duelakoan ekin dio proiektu honi.

