Batzuetan ez da erraza izaten herritik ibiltzea, kale batzuk aldapatsuegiak direlako eta erortzeko benetako arriskua dakartelako; ez dezagun esan elurra noiz iristen den edo hezetasunak gororldio irristakor hori hazten duenean.

 

Erin prozesu parte hartzailearen ostean, argi ondorioztatu genuen herriko jendeak kaleetatik ibiltzeko laguntzak nahi zituela, eskudelak nahi ziren herrian zehar eta baranda batzuk ere hobetu edota jarri altura handiak zeuden lekuetan.

Lehen fase bat egin zen segituan eta herriko kale batzuetan eskudelak jarri ziren eta pare bat lekuetan barandak.

 

Bigarren fase honetan, Nafar Gobernuko dirulaguntza bati esker, baranda eta eskudelak beharrezkoak diren leku guztietan jarri ahal izango ditugu.
Subentzio honek, “Hirigintzaren arloan ekintza berritzaileak sortzea, espazio publikoetan dokumentuak edo jarduketak” egitea ahalbidetzen du.

Obra hau bi fasetan egingo da, lehena 2024ko amaieran eta bigarren fase bat 2025eko hasieran.

 

Ez dago aitzakiarik kalean bizitza egiteko!

 

Ayuntamiento de Uztarroz-Uztarrozeko Aiza Bulgua
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena izan dezazun. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean cookieak ezagutzea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.

Pribatutasun politika | Cookien politika