
Setemeraren 10-13 egunetan Baratxintoaz gozatu dugu gure ibarrean eta gure herrian.
Pribilegio handia, seigarren urtez gure kale eta plazak artez bete dituena. Programazio ezin hobea, barre egitea, pentsatzea, hausnartzea eta, batez ere, guztion artean uneak partekatzea eragin diguna.
Informazio gehiago Baratxintoren webgunean: https://baratxintofest.org/eu/

Eskerrik asko Baratxinto taldeari eta hain leku txikian hain gauza handiak gertatzea posible egiten duten udal eta pertsona guztiei!!



