Herriko zerbitzuak
Kontsultategi medikoa
Herriko plazan dago. Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da 948 893 366/34 948 893 444 telefonora deituta (goizez bakarrik). Gainerako orduetan deitu Nafarroako Larrialdietako 112 telefonora, Izabako osasun-etxera.
Ibai-igerilekua
Garilean eta agorrilean Zabalea zubiaren azpian presa bat jartzen da bainatzeko gune eder bat sortuz. Osasun Departamentuaren analisien arabera, kalitate handiko ura izaten da.
Pilotalekua, haur-parkea eta komunak
- Pilotalekua: zabalik dago eta argiak modu honetan funtzionatzen du:
DOAKO TARTEAK (soilik programatutako ordutegian piztuko da argia):
Ordutegiak:
Azaroaren 1etik martxoaren 30era: 18:00tatik 20:00tara
Apirilaren 1etik maiatzaren 30era: 20:00tatik 21:00tara
Abuztuaren 15etik urriaren 30ra: 20:00tatik 21:00tara
– Ordutegi hauetan frontoia erabiltzeko lehentasuna adin txikikoek izango dute, 2 ordu jarraian direnean lehen orduan soilik izango dute lehentasuna.
– Ordutegi hauetan argia pizteko sakatu botoi berdea, itzaltzeko sakatu gorria. Mesedez, izan arduratsua eta joaterakoan argia itzali.
ORDAINDUZ:
Ordutegi horietatik kanpo, argia ordu batez izateko 4€ ordaindu beharko dira.
Sartu kutxan 1€ko 4 txanpon bata bestearen jarraian (ezin dira 10 segundu baino gehiago pasa
txanpon batetik bestera eta soilik 1€ko txanponak).
Gozatu eta arduratu espazio partekatu honetaz!
- Haur-parkea: pilotalekuaren ondoan dago eta haurrak jolasteko zenbait elementu ditu.
- Komunak: pilotalekuaren ondoan daude, zabalik daude.
Kanpalekua
Herritik 2 kilometrora, Otsagabirako noranzkoan, Urona alderdia dago. Bertan iturri bat eta zenbait askaldegi daude, atseden hartzeko leku ezin hobea. Ondoan, mendian sartuta, libreki kanpatzeko 3 zelai daude. Kanpalekuak 2 dutxa eta 2 bainugela ditu, horiek erabili ahal izateko Udalarekin harremanetan jarri behar da.
“Egoiargu” erabilera anitzetako aretoa
Udaletxeko sotoan dago. Areto zabala da, sukaldearekin eta bainugelarekin. Erantsirik, aretoa erabiltzeko araudia.
Uronako eta Mintxateko askaldegiak
Lehenengoa Otsagabirako noranzkoan 2 kilometrora dago, eta bigarrena Izabako noranzkoan 2 kilometrora. Biek barbakoa, mahaiak, paperontziak eta ura dituzte.
Bidexkak
Herrian 2 bidexka homologatu daude, Erronkaribarko Bidexken Sarearen barruan.
BTT ibilbideak
Ibarreko gainerako herri guztietan bezala, Uztarrozek 2 BTT ibilbide ditu:
- Punta Luno: https://www.esquilarrabelagua.com/eu/ibilbideak/xabalkoa/
- Xabalkoa: https://www.esquilarrabelagua.com/rutas/xabalkoa/
Ehiza eta onddo barrutiak
Nafarroan baimendutako barrutietan bakarrik ehizatu daiteke, inoiz ez eremu libreetan. Uztarrozeko ehiza-barrutiak 10431 matrikula du eta Crucheta herriko ehiztarien elkarteak kudeatzen du.
Onddo-barrutiari dagokionez, udal-ordenantzak arautzen du.
Uztarroze-Iruñea autobusa
Garraioa Alsa konpainiak egiten du.
Ordutegia: astelehenetik ortzilarera, 09:30ean Uztarrozetik irten eta 17:00etan Iruñetik itzuli. Larunbatetan, irteera 07:00etan eta itzulera 15:00etan.
Ibilbidea: Uztarroze, Izaba, Urzainki, Erronkari, Garde, Burgi, Salvatierra de Esca, Sigüés, Venta Carrica, Esco, Tiermas, Exa, Xabier, Zangoza, Iruña
Taberna, okindegia, elkarteak eta ostatuak
- Royé taberna: Herriko plazan.
- Espandoia okindegia. Bezperan enkargatu behar da.
- Elkarteak: Zuberrieta (zuberrieta@gmail.com)
- Ostatuak:
- Allurkos apartamentuak: http://www.allurkos.com/
- El mirador de mi abuela: https://www.elmiradordemiabuela.com/
- Pedroixko: https://www.turismovallederoncal.com/listing-item/pedroixko-etxea/
- Kabila: https://www.turismovallederoncal.com/listing-item/casa-rural-kabila/
