IBAI IGERILEKUKO BERRIKUNTZAK

IBAI IGERILEKUKO BERRIKUNTZAK

Aurten ere, herriko ibai igerilekua zabalduko da, baina berritasun batekin, igerilekua husteko ura igarotzea ahalbidetzen duen uhatearen motorea berritu dugu.

Aldaketa honekin, gure igerilekua eta herria seguruagoa izango dira, motore berriari esker uhatea askoz ere errazago eta azkarrago altxatu baitaiteke

Obra hau posible izan da gure ibai igerilekua Nafarroa mailan dagoen Red Explora izeneko elkarte batean erroldaturik dagoelako, eta elkarte honen partaideentzat bereziki Nafar Gobernuak ateratzen duen dirulaguntza baten onuradun izan garelako.

ANEXO VII_CARTEL

UZTARROZEK BADU JADA LARRIALDI PLAN BAT UHOLDEAK DAUDENERAKO

UZTARROZEK BADU JADA LARRIALDI PLAN BAT UHOLDEAK DAUDENERAKO

 
Udaberri honetatik, Uztarrozek uholde kasuetarako larrialdietarako plan bat dauka.

SAKATU HEMEN IKUSTEKO

Uztarroze-Uztarrozeko uholdeei aurre egiteko Udal Larrialdi Planaren oinarrizko eginkizunak dira: – Antolaketa-egitura (betearazlea eta operatiboa) eta udal-lurraldearen barruan uholdeengatiko larrialdietan esku hartzeko prozedurak aurreikustea. – Elementu kalteberak katalogatzea eta lurraldea arriskuaren arabera zonifikatzea, bai eta eremuak mugatzea ere, pertsonak eta ondasunak babesteko esku-hartzeen edo jarduketen balizko eskakizunen arabera. – Herritarrei informazioa eta alerta emateko prozedurak zehaztea. – Aurreikusitako jarduerak praktikan jartzeko baliabide eta bitarteko espezifikoak katalogatzea.
 
Next Generation Europako Funtsei esker idatzi da plan hau.

     

IBAI-IGERILEKUA ZERBITZUZ HORNITZEKO ESPAZIO BERRIA

IBAI-IGERILEKUA ZERBITZUZ HORNITZEKO ESPAZIO BERRIA

Uda honetan Uztarroze herriak beste zerbitzu gune bat izango du.

 

Ibai-igerilekua arrakasta handia izaten ari da azken urteotan, bisitarien eta hainbeste gozatzen dugun herriko pertsonen artean, lorategia txiki geratzen zen eta ez zegoen garbitzeko tokirik ere.

 

Horregatik, udalak erabaki zuen, herri-batzarretara joaten diren pertsonekin batera, zerbait egin behar zela igerilekuari zerbitzu eta espazio gehiago emateko.

 

Eta hainbat urtez aukera desberdinak aztertu ondoren… 2026ko uda honetan, komun publikoa eta ibai-igerilekuaren ondoan egoteko gunea izango ditugu. Bertan atseden hartu, zerbait jan eta, batez ere, bainu on batez gozatu ahal izango dugu. Eta, esan bezala, azkenean, komun bat ere izango dugu, denok hainbeste behar genuena!

 

Proiektu hau Pirinioetako PSTDari esker egin da (Helmugetako Jasangarritasun Turistikoko Planak), Cederna Garalurrek dinamizatua eta Europako funtsekin ordaindua. Bere helburu nagusia izan da “Pirinioetako Nafarroa mendiko lurraldea helmuga turistiko iraunkor eta adimendun bihurtzea, garapen jasangarria sustatuko duten kalitatezko produktu ekoturisten hornitzaile”, eta hor kokatzen da ibai-igerilekurako gure zerbitzu-hornidura.

Obra hori egiteko, lursaila 24.092,76 euroan erosi behar izan zen (tasazioa, notaritza, erregistroa eta salerosketa barne). Gerora egin da obra, 65.152.24 €-ko kostuarekin, eta Pirinioetako PSTDak % 98,7 finantzatu du, 64.332,67 €-ko dirulaguntzarekin.

Denoi gonbidatzen zaituztegu herri eta bisitarientzako gune berri hau inauguratzera!

 

 

Ayuntamiento de Uztarroz-Uztarrozeko Aiza Bulgua
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena izan dezazun. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean cookieak ezagutzea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.

Pribatutasun politika | Cookien politika