UZTARROZEK BADU JADA BASO-SUTEEN LARRIALDIETAN UDALAK JARDUTEKO PLAN BEREZIA

UZTARROZEK BADU JADA BASO-SUTEEN LARRIALDIETAN UDALAK JARDUTEKO PLAN BEREZIA

Udazken honetatik, Uztarrozek baso-sute kasuetarako larrialdietarako plan bat dauka.

SAKATU HEMEN IKUSTEKO

Baso-suteen aurrean jarduteko udal-plan batek esparru organikoa eta arrisku handiko egoerei eta baso-sutearen arriskuari aurre egiteko ezarritako funtzio behar diren neurriak, giza baliabideak eta baliabide materialak ezartzen dituena. larrialdian esku hartu behar duten agintari, erakunde eta zerbitzuen koordinazio-eskema eta egoera hori gertatuz gero.

Plan hau Nafar Gobernuak urtero ateratzen dituen “Pirinioetako toki-erakundeentzako dirulaguntza Pirinioetako Planari lotutako ekintzak finantzatzeko” dirulaguntzari esker egin da.

BARATXINTOREN BESTE EDIZIO BAT

BARATXINTOREN BESTE EDIZIO BAT

Setemeraren 10-13 egunetan Baratxintoaz gozatu dugu gure ibarrean eta gure herrian.

Pribilegio handia, seigarren urtez gure kale eta plazak artez bete dituena. Programazio ezin hobea, barre egitea, pentsatzea, hausnartzea eta, batez ere, guztion artean uneak partekatzea eragin diguna.

Informazio gehiago Baratxintoren webgunean: https://baratxintofest.org/eu/

Eskerrik asko Baratxinto taldeari eta hain leku txikian hain gauza handiak gertatzea posible egiten duten udal eta pertsona guztiei!!
UDA BIZIA IZAN DUGU AURTEN ERE!!

UDA BIZIA IZAN DUGU AURTEN ERE!!

Urtero bezala, uda honetan ere herria jendez bete da, eta horrekin batera hainbat jarduera ere izan ditugu herri lanari eta parteartzeari esker.

 

Uztailean, herriko xeiak ospatu genituen giro ezin hobean. Esker mila anitx herriko xeiak antolatzen ibiltzen zareten pertsona guztioi, xei batzorderik gabe, ez baikenituzke horrelako xeiak gozatuahalko.

 

Abuztua ere gogor hasi genuen herri AUZOLANArekin eta ostean bizilagun Zaraitzuarren Zalaparta taldearen kontzertuarekin.

 

 

Udaletik esker handiak eman nahi dizkizue modu batean edo bestean auzolanean parte hartu zenuten pertsona orori. Horiei guztiei esker, San Juanerako bidea zabaldu zen, Izpea eta Irigoineko errepidea ere zabaldu ziren, Ezpandoiako larraina berreskuratu zen, “kalleja” atondu eta Surio etxea ere garbitu zen. GORA HERRIA eta GORA AUZOLANA!

 

 

Bukatzeko, abuztuaren erdialdean, herriko artisau eta artista pare bati esker, Erretxinazko Bitxi Tailerrak izan genituen, guztion gozamenerako, haur, gazte eta heldu. Orduztik dotorezia handiagoa nabari da herriko belarri eta lepoetan!

 

 

 

 

 

 

 

Uda ostean Udazkena helduko da, eta horrekin batera hotza, iluna eta kale hutsagoak, bestelako jarduerak egiteko momentua iritsiko da, beraz, gozatu ere datorrenaz eta adi herrigintzaren bidez herrian mugitzen den guztiari.

 

BADATOR BARATXINTO!!!!

BADATOR BARATXINTO!!!!

IRAILAREN 10etik 13ra, ARTEZ BETEKO DUGU GURE IBARRA, BADATOR BARATXINTO FEST JAIALDIA, ETA AURTEN ERE IKUSKIZUNAK IZANGO DITUGU GURE HERRIAN!

Uztarroze, Errokari, Bidankoze eta Burgiko udalok, Erronkari Ibarreko artisten laguntzarekin, Baratxinto Festaren edizio berri bat antolatu genuen aurten ere.

Oraingoan clowna, musika, zirkua, dantza, antzerkia, hitzaldi filosofikoak eta jarduera ugari izango ditugu gure bailaran.

Gogoratu, urtero bezala, larunbatean Baratxinto bazkaria izango dugula, eman izena! eta ondoren, gure ibarreko artista handien txanda izango da, anima zaitez eta zatoz mikro irekian zure gaitasunak eta artea partekatzera!!!

Jaialdi hau Nafarroako Gobernuak “Pirinioetako toki entitateentzako dirulaguntza, Pirinioetako Planari lotutako ekintzak garatzeko” finantziaketari eta udalen ekarpenari esker antolatzen da.

Gozatu ahal izatea espero dugu!!

 

 

IBAI IGERILEKUKO BERRIKUNTZAK

IBAI IGERILEKUKO BERRIKUNTZAK

Aurten ere, herriko ibai igerilekua zabalduko da, baina berritasun batekin, igerilekua husteko ura igarotzea ahalbidetzen duen uhatearen motorea berritu dugu.

Aldaketa honekin, gure igerilekua eta herria seguruagoa izango dira, motore berriari esker uhatea askoz ere errazago eta azkarrago altxatu baitaiteke

Obra hau posible izan da gure ibai igerilekua Nafarroa mailan dagoen Red Explora izeneko elkarte batean erroldaturik dagoelako, eta elkarte honen partaideentzat bereziki Nafar Gobernuak ateratzen duen dirulaguntza baten onuradun izan garelako.

ANEXO VII_CARTEL

UZTARROZEK BADU JADA LARRIALDI PLAN BAT UHOLDEAK DAUDENERAKO

UZTARROZEK BADU JADA LARRIALDI PLAN BAT UHOLDEAK DAUDENERAKO

 
Udaberri honetatik, Uztarrozek uholde kasuetarako larrialdietarako plan bat dauka.

SAKATU HEMEN IKUSTEKO

Uztarroze-Uztarrozeko uholdeei aurre egiteko Udal Larrialdi Planaren oinarrizko eginkizunak dira: – Antolaketa-egitura (betearazlea eta operatiboa) eta udal-lurraldearen barruan uholdeengatiko larrialdietan esku hartzeko prozedurak aurreikustea. – Elementu kalteberak katalogatzea eta lurraldea arriskuaren arabera zonifikatzea, bai eta eremuak mugatzea ere, pertsonak eta ondasunak babesteko esku-hartzeen edo jarduketen balizko eskakizunen arabera. – Herritarrei informazioa eta alerta emateko prozedurak zehaztea. – Aurreikusitako jarduerak praktikan jartzeko baliabide eta bitarteko espezifikoak katalogatzea.
 
Next Generation Europako Funtsei esker idatzi da plan hau.

     

Ayuntamiento de Uztarroz-Uztarrozeko Aiza Bulgua
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena izan dezazun. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean cookieak ezagutzea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.

Pribatutasun politika | Cookien politika