26/08/2025
Pasa den agorrilaren 23an AUZOLANA izan genuen Uztarrozen.
40 bat lagun bildu ginen herri lan desberdinak egiteko:
– Krutxaltea iturria garbitzea
– Ekiako, San Juanerako eta “vacias”-etatik “la cruz”-erako mendi-bideak garbitzea
– “Kalleja” deituriko herriko kalearen txukuntzea
– Barandak eta eskudelak margotzea
– Irigoineko karretila garbitzea eta urarentzako goma biltzea
Auzolanean ibili ginen goizeko 9tatik eguerdiko ordu bata arte eta lan giro atsegina izan genuen talde eta txoko desberdinetan.
Amaitzeko aperitiba txiki bat izan genuen.
Esker mila parte hartutako guztiei eta baita ekonomikoki ekimena lagundu zuten bizilagunei ere!
18/08/2025
Suteen aurkako prebentzioa
Suteen aurkako jarduera
18/08/2025
“Gure herrietan hori EZ gertatzen (da)” kanpaina martxan da dagoeneko, honakoa gogorarazteko:
‼️ Gure herrietan ere gertatzen da. Isiltasuna hautsi, seinalatzen ikasi eta indarkeria sexista mota guztien aurrean elkarlanean jardun behar dugu.
🌈 Bizi nahi ditugun xei libre eta seguruak eraikitzeko egin dugun lanaren emaitza da hau:
Beste material batzuen artean, honako hauek aurkituko dituzu:
🟣 Kanpainaren leloa duten lonak
📍 Herriko sarreran, balkoietan, plazetan,frontoian…).
📄Kartelak eta inprimatutako kartelak
📌 Taberna, plaza eta eraikin publikoetan ikusgai.
🍽️ Landa-emakumeen mahai-zapiak
🥘 Aurkitu itzazu bazkari edo afari herrikoietan.
📍 Puntu moreetan edo barran erabiltzeko materialak
🔘 Esku gorri/moredun pinak.
📘 Protokolo berriaren flyer-ak: jarduteko jarraibide argiekin.
📱 Hedapena hedabideetan
🎙️ Elkarrizketak: euskaraz eta gazteleraz Irati Irratian eta Mendixut aldizkarian (mezu honekin batera doaz).
💜👀 Xei-gune berdinzaleagoak, gureagoak eta indarkeriarik gabekoak eraiki ditzagun!
19/06/2025
Beroa hemen da eta berarekin igerileku denboraldia dator! Aste honetan oholak jarri dira eta igerilekua itxi da uda honetan guztiok gozatzeko.