24/04/2025
Batzuetan ez da erraza izaten herritik ibiltzea, kale batzuk aldapatsuegiak direlako eta erortzeko benetako arriskua dakartelako; ez dezagun esan elurra noiz iristen den edo hezetasunak gororldio irristakor hori hazten duenean.
Erin prozesu parte hartzailearen ostean, argi ondorioztatu genuen herriko jendeak kaleetatik ibiltzeko laguntzak nahi zituela, eskudelak nahi ziren herrian zehar eta baranda batzuk ere hobetu edota jarri altura handiak zeuden lekuetan.
Lehen fase bat egin zen segituan eta herriko kale batzuetan eskudelak jarri ziren eta pare bat lekuetan barandak.
Bigarren fase honetan, Nafar Gobernuko dirulaguntza bati esker, baranda eta eskudelak beharrezkoak diren leku guztietan jarri ahal izango ditugu.
Subentzio honek, “Hirigintzaren arloan ekintza berritzaileak sortzea, espazio publikoetan dokumentuak edo jarduketak” egitea ahalbidetzen du.
Obra hau bi fasetan egingo da, lehena 2024ko amaieran eta bigarren fase bat 2025eko hasieran.
Ez dago aitzakiarik kalean bizitza egiteko!


04/02/2025
Baratxinto Fest, diziplina anitzeko arteen jaialdia da. Hainbat diziplina biltzen ditu, hala nola antzerkia, musika, muralak, poesia… . Bere lehen edizioa 2021. urtean ospatu zen.
Hiru herrik eskaintzen dituzte beren plazak: Erronkarik nagusiki, Burgik eta Uztarrozek.
Aurten bosgarren edizioa ospatuko da eta datak aldatuko dira, ekainan ospatu beharrean irailaren 26, 27 eta 28an izanen da. Beraz, animatu zaitezte eta data berria zuen agendetan apuntatu!
https://baratxintofest.org/
27/11/2024
“EZ DA ANTZERKIA, INDARKERIA BIKARIOA DA”
Emakumeen aurkako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Nafarroako Teknikarien Sareak “Ez da antzerkia, indarkeria bikarioa da” kanpaina bultzatu du, Erronkaribarko, Zaraitzuko eta Nabaskoitzeko berdintasun arloaren atxikimenduarekin, indarkeria suntsitzaile honetan arreta jartzeko.
Berdintokik, bi ibarretako emakumeen elkarteekin koordinatuta, hainbat jarduera antolatu ditu azaroan, herritarrok arazoaren inguruan kontzientzia hartzeko eta mobilizatzeko.

Zaraitzun , Xaiki kolektiboa izan da Azaro Morearen programazioaren buru, komunitatea inplikatu duten jarduerez betetako agendarekin. Joan den azaroaren 25ean, elkarretaratzea egin zen Ezkarozeko juntetxean, eta Oxanda kantu taldeak kontzertu hunkigarria eman zuen.
Erronkaribarren, Gaztelu emakumeen elkarteak eta Berdintokik elkarrekin izan dira azaroko jarduera zikloa programatu dutenak. Astelehenean, 50 pertsona baino gehiago bildu ziren Izaba pasealekuan, edozein indarkeria mota arbuiatzeko ekitaldi sinboliko batean. Jardunaldia TDiferencia konpainiaren antzezlan batekin amaitu zen.
Herritarren erantzuna positiboa izaten ari da, genero-indarkeriari aurre egiteko eta aukera-berdintasuna sustatzeko konpromisoa erakutsiz. Inplikatutako erakunde eta kolektiboek emakumeen eskubideen defentsan eta indarkeria mota guztiak desagerraraztean inplikatzen direla frogatzen dute.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan:
Berdintasun Arloa – Berdintoki | berdintasuna.igualdad@roncalsalazaralmiradio.es
18/11/2024
Taberna-jatetxe, denda eta aterpetxe gisa erabiliko da, eta pisu txiki bat egokituko da zerbitzuaz arduratzen dutenentzat
Herriarekin egindako azken bileretan balioetsi zen bezala, zerbitzu komunitarioa ekarriko duen denda, jatetxea, lokal soziala… sortzea egokia da herriarentzat eta bere gizarte-ehunarentzat.
Horregatik, udalak Surio etxea erostea erabaki zuen, proiektu hori gauzatzeko.
Asko negoziatu ostean, eta pirinioetako planaren dirulaguntza lortzeko lan egin ondoren, Udalak Surio etxea erosi du 60.000 euroan, eta 56.025 euroko dirulaguntza jaso da (Nafar Gobernua – Lurralde Kohesioa).
Asmoa da espazio sozial bat sortzea: taberna-jatetxearekin, dendarekin eta goiko solairuetan aterpearekin. Gainera, pisu txiki bat ere egingo da zerbitzua zuzentzen duten pertsonentzat. Dirulaguntza jasotzeko, gutxienez azken etxebizitza hori 2025eko urria baino lehen egingo zela proiektatu behar izan zen. Beraz, datorren urtean obra hori egin beharko da, eta horretarako finantzaketa bilatu.
Udalak ilusio handiz, eta herriarentzat ona ekarriko duelakoan ekin dio proiektu honi.


24/09/2024
Irailaren 30etik aurrera
Astelehenetik ostiralera
UZTÁRROZ/UZTARROZE-PAMPLONA/IRUÑEA 9:30
PAMPLONA/IRUÑEA-UZTÁRROZ/UZTARROZE 17:00
Larunbatetan ( 2 astetik behin)
UZTÁRROZ/UZTARROZE-PAMPLONA/IRUÑEA 7:00
PAMPLONA/IRUÑEA-UZTÁRROZ/UZTARROZE 15:00